FazBrowse Wikipedia Viewer | Main Page |
Search Wikipedia:
|
Viewing: https://eu.wikipedia.org/wiki/HTML

HTML

Contents
Markatzea
    Elementuak
    Atributuak
Oinarrizko etiketak
        Dokumentuaren egitura markatzeko etiketak
        Dokumentuaren goiburuko etiketak
        Dokumentuaren gorputzeko etiketak
Web-orrien edizioa
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak

DeskribapenaOinarrituaSGML

EkoizpenaGaratzaileaWorld Wide Web Consortium, IETF eta Web Hypertext Application Technology Working Group Sakontzeko, irakurri: «HTML5»

Bertsio hau WHATWG (Web Hypertext Application Technology Working Group) taldeak mantentzen du. Taldea 2004an sortu zen Apple Inc., Mozilla Foundation eta Opera enpresekin. Gaur egun, taldeko kide nagusiak Apple Inc., Mozilla fundazioa, Google Inc. eta Microsoft enpresak d ira. 2006an Tim Berners-Leek iragarri zuen W3C erakundeak eta WHATWG taldeak elkarrekin lan egingo zutela HTML-aren garapenean. 2008an argitaratu zuten HTML 5-en lehen bertsioa. 2014an W3C erakundeak HTML 5-en erabilera gomendatu zuen. 2016an HTML 5.1 bertsioa agertu zen eta 2017an HTML 5.2 bertsioa. Gaur egun, HTML 5 da World Wide Web-ean erabiltzen den markaketa-lengoaia nagusia.

Markatzea

aldatualdatu iturburu kodea
HTML kodearen adibidea

HTML lengoaian etiketak erabiltzen dira testua markatzeko. Etiketak idazteko <, > eta / ikurrak erabiltzen dira, eta haien bidez dokumentuaren itxura deskriba daiteke edo web-nabigatzailearen portaeran eragina izan dezakeen script-a txertatu, adibidez.

HTML-k hainbat funtsezko osagai ditu, besteak beste, elementuak eta haien atributuak.

Elementuak

aldatualdatu iturburu kodea
Html-ko elementu baten egitura orokorra

HTMLren oinarrizko egitura dira eta oinarrizko bi propietate dituzte: atributuak eta edukia. Elementua normalean bi etiketen bidez markatzen da: hasierako etiketa, <elementuaren izena> modukoa izaten dena, eta amaierakoa,</elementuaren izena>. Elementuaren atributuak hasierako etiketaren barruan zehazten dira eta edukia bi etiketen artean idazten da. Hala ere, badira edukirik ez duten elementuak, baita bukaerako etiketarik ez dutenak ere, adibidez <br>.

Elementuak hainbat motakoak izan daitezke:

Atributuak

aldatualdatu iturburu kodea

Elementuaren atributuak, gehienetan, atributua="balioa" moduan adierazten dira. Elementuaren hasierako etiketan idazten dira, elementuaren izenaren ondoren. Atributuaren balioa komatxo bikoitzen edo sinpleen artean idatzita egon daiteke, nahiz eta balio-mota batzuk komatxorik gabe ere idatz daitezkeen HTML-n (ez, ordea, XHTMLn).

elementuaren edukia</elementua>"}}'><elementua atributua="balioa">elementuaren edukia</elementua>

Oinarrizko etiketak

aldatualdatu iturburu kodea

Hona hemen HTML lengoaian idatzita dokumentu baten adibide bat. <!doctype html> etiketak dokumentua HTML motakoa dela adierazten du. Ondoren, oinarrizko etiketa batzuk ageri dira.

\n<html lang=\"eu\">\n <head> \n <title> Web-orriaren izenburua </title> \n <style> h1 {color:red;} p {color:blue;}</style>\n </head> \n <body> \n <h1> Maila goreneko izenburua </h1> \n <p> Hau paragrafo bat da </p> \n <h2> Bigarren mailako izenburua (poema bat) </h2> \n <p> Txoria txori (Mikel Laboa)<br> Hegoak ebaki banizkio<br>nerea izango zen,<br>ez zuen alde egingo. </p>\n <h2> Bigarren mailako izenburua (taula bat)</h2> \n <table>\n <tr>\n <th>Izena</th>\n <th>Abizena</th>\n </tr>\n <tr>\n <td>Joxan</td>\n <td>Artze</td>\n </tr>\n <tr>\n <td>Lourdes</td>\n <td>Iriondo</td>\n </tr>\n</table>\n </body> \n</html>\n"}}'><!doctype html> <html lang="eu"> <head> <title> Web-orriaren izenburua </title> <style>h1{color:red;}p{color:blue;}</style> </head> <body> <h1> Maila goreneko izenburua </h1> <p> Hau paragrafo bat da </p> <h2> Bigarren mailako izenburua (poema bat) </h2> <p> Txoria txori (Mikel Laboa)<br> Hegoak ebaki banizkio<br>nerea izango zen,<br>ez zuen alde egingo. </p> <h2> Bigarren mailako izenburua (taula bat)</h2> <table> <tr> <th>Izena</th> <th>Abizena</th> </tr> <tr> <td>Joxan</td> <td>Artze</td> </tr> <tr> <td>Lourdes</td> <td>Iriondo</td> </tr> </table> </body> </html>

HTML-ren oinarrizko etiketak hauek dira:

Dokumentuaren egitura markatzeko etiketak

aldatualdatu iturburu kodea

Dokumentuaren goiburuko etiketak

aldatualdatu iturburu kodea

Dokumentuaren gorputzeko etiketak

aldatualdatu iturburu kodea

Web-orrien edizioa

aldatualdatu iturburu kodea
elementuarekin, adibidez, edukia "orrialdearen maila goreneko izenburu edo atala" dela adierazten da. Badira semantikoki neutroak diren elementuak, edukiari buruz ezer esaten ez dutenak: <div> eta <span> adibidez, dokumentuaren zatiak definitzeko erabiltzen diren etiketak dira, <font> elementuarekin testuaren kolorea, tamaina eta estiloa alda daiteke, etab. Aurkezpen-markak direla esaten da, arreta orria web-nabigatzailean erakustean izango duen itxuran jartzen delako.

Web-orri batean maila goreneko atal-izenburu bat definitzeko, HTML kode-lerro hau erabil daiteke:

<h1> Hau maila goreneko atal-izenburua da</h1>

Besterik adierazi ezean, web-nabigatzaileen estilo-orri gehienek tamaina handiko letraz erakutsiko dute edukia, web-orriaren izenburu itxura estandarra emanez. Letraren tamaina kontrolatzen duen<font> elementuarekin antzeko itxura izango duen testua erakutsi daiteke, horrela:

<span> Maila goreneko atal-izenburua da hau?</span>

Testuak har dezake maila goreneko atal-izenburuaren itxura, baina ez du balio semantikorik izango. Laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieratik, CSS estilo-orriak nabigatzaile gehienetan funtzionatzen hasi zirenetik, aurkezpen-marken erabilera saihesteko eskatu zitzaien web-orrien garatzaileei. Gaur egun, web-orriaren diseinua egitean, edukia eta aurkezteko modua (itxura) bereiztea gomendatzen da, estilo kontuak CSS orrien bidez kontrolatuz. HTMLren bertsio zaharretako aurkezpen-marka gehienak baztertu ziren eta jada ez daude baimenduta.

Etiketatze semantikoak ondorio garrantzitsuak eragiten ditu. Izan ere, World Wide Web-ean bilaketak egitea funtsezkoa gertatzen da gaur egun. Web-arakatzaileak bilaketa-motorrak dira, egunean milioika web-orri irakurtzea eta indexatzea da haien ardura. Hainbat teknika eta algoritmo erabiltzen dituzte horretarako, eta etiketatze-semantikoa ere funtsezkoa zaie web-orrietako informazioaren esanahia ulertu eta garrantzia neurtu ahal izateko, ondoren bilaketaren emaitza erabiltzaileari modu ordenatuan erakusteko. HTML semantikoak bilaketa-motorretan posizionamendu ona izaten (SEO, Search Engine Optimization) eta webgunearen ikusgarritasuna handitzen laguntzen du.

Markatze semantikoak bestelako abantailak ere baditu: HTML kodea errazago irakurtzen da, argiago idatzita geratzen delako. Horrek orrien mantentze-lana errazten laguntzen du. Gizakiontzat argiagoa izateaz gain, makinentzat ere ulergarriagoa da, eta horrek web-irisgarritasunean laguntzen du, web-orria irakurtzerik ez duten erabiltzaileengana beste moduren batean iristeko aukera eman daitekeelako.

Erreferentziak

aldatualdatu iturburu kodea
(Ingelesez)HTML5 is a W3C Recommendation | W3C News. (kontsulta data: 2022-04-29).
  • ↑ Pereira Varela,Juanan. (2021).«HTML5 lengoaia eta JavaScript APIak»www.ueu.eus(Udako Euskal Unibertsitatea)ISBN 978-84-8438-806-7.(kontsulta data: 2022-07-21).
  • ↑ «HTML Standard»html.spec.whatwg.org(kontsulta data: 2022-04-29).
  • ↑ «HTML 5 Tag»www.quackit.com(kontsulta data: 2022-04-15).
  • ↑ (Ingelesez)«KompoZer | Easy Web Authoring (Project Website)»KompoZer(kontsulta data: 2023-01-12).
  • ↑ «BlueGriffon»bluegriffon.org(kontsulta data: 2022-07-22).
  • ↑ «Web semantiko»Wikiwand(kontsulta data: 2022-07-21).
  • ↑ Sagarna,Andoni. (2009).«Web semantikoa eta Google; mikroformatuak eta Rich Snippets»sustatu.eus(sustatu.eus)(kontsulta data: 2022-07-21).
  • Ikus, gainera

    aldatualdatu iturburu kodea

    Kanpo estekak

    aldatualdatu iturburu kodea

    View original on Wikipedia | Back | FazBrowse Home