FazBrowse Wikipedia Viewer | Main Page |
Search Wikipedia:
|
Viewing: https://eu.wikipedia.org/wiki/JavaScript_Object_Notation

JavaScript Object Notation

json.org

JSON (JavaScript Object Notationen laburdura, alegia, JavaScript objetu-notazioa) datuen elkartrukerako formatu arina eta irekia da. Testu hutsezko formatu hau datu egitura sinpleak hala nola atributu-balio bikoteak eta array asoziatiboak gordetzeko eta transmititzeko erabiltzen da (objektu izena hartzen dute). JSON formatua sareko konexio baten bidez datu egituratuak serializatzeko eta transmititzeko erabiltzen da. Batez ere zerbitzari baten eta web aplikazio baten arteko datuak trukatzeko erabiltzen da, XML-ren alternatiba izanik. Ajax aplikazioetan maiz erabiltzen da.

JSON JavaScript-etik eratorri bazen ere hizkuntza horretatik independentea da, eta programazio-lengoaia moderno askok JSON formatuko datuak sortzeko eta analizatzeko kodea dute. JSON fitxategi-izenek .json luzapena erabiltzen dute.

JSON formatua RFC 4627ean zehaztu zuen lehenengo aldiz Douglas Crockfordek. JSON formatuaren Interneteko MIME mota ofiziala application/json da. JSON fitxategiaren luzapena .json da.

'HTML5 lengoaia eta JavaScript APIak' liburua.

Erreferentziak

aldatualdatu iturburu kodea
Pereira Varela,Juanan. (2021).«HTML5 lengoaia eta JavaScript APIak»www.ueu.eus(kontsulta data: 2024-11-13).
  • ↑ Pereira,Juanan. (2022).Github - juananpe/html5liburua - HTML5 lengoaia eta JavaScript APIak. (kontsulta data: 2024-11-13).
  • Kanpo estekak

    aldatualdatu iturburu kodea

    View original on Wikipedia | Back | FazBrowse Home